Gure esparrua eraikuntza da, bai estudioan bai obra-tokian, eraikitze prozesu aurretik edota bitartean. Proiektuaren garapenean laguntza teknikoa eskaintzen diegu eraikuntzarekin zerikusia duten hainbat agentei bideragarritasun azterlanak egiterakoan, eraikitze irtenbideen optimizazio eta analisian, obraren eraketa eta plangintzan eta baita balioespen eta kudeaketa ekonomikoan ere. Egikaritze zuzendaritzan lan egiten dugu; gainbegiratze teknikoa aurrera eraman ahal izateko obra-tokian kontrol zorrotza ezarriz, eraikitakoaren monitorizazio txostenen bidez eta kontrol-prozedurak aplikatuz kalitatean, segurtasunean eta programazioan; horrela aurretiaz adostutako helburuak betetzeko bidea egiten dugu. Kostu kudeaketa eta aholkularitza, bezeroari uneoro eta zorroztasunez proiektatutakoaren jarraipenerako beharrezko informazioa helaraziz, erabakiak aurretik hartzeko aukera emanez.